BI

Ostarte 1537634463455 OSTARTE | 2018-10-14 15:37
2

Ostarte 1539622763898

Donostiako zinemaldia, irailean urtero ospatzen den zinemaldia da eta urtero ere ikusi daiteke mugiarazten duen jende multzoa. Zinemaldia film aurkezpen antolatu bat da, zinema edo proiekzio areto batean edo gehiagotan egina. Bertakoak, plan desberdinak egiteko edo zinema eta festibalen munduan sartu eta lan aukera bezala ikusten dugun arren, atzerritar askok bisita egiteko aprobetxatzen dute (eta zortea badute aktore ezagunen bat aurkitzeko aukera paregabea da).

Blog honetan harreman publikoek hartzen duten garrantzia ikertzen dugu. Gaurko honetan ados egongo gara denok zinemaldiak erakartzen duen jende kopuruak hiriburuari mesede handia egiten diola hauek bertan gastatzen duten diru kantitateari begira.

Donostia kultura hiriburua bezala osatzen duten jai eta festibal asko ditu urteetan errepikatu direnak. Musika inguruan adibidez Jazzaldia azpimarra dezakegu eta zinema inguruan, post honetan protagonista izango den Zinemaldia.

Urte askoz egon da, izan ere 1953an ospatu zen lehen zinemaldia. Baina hau ez da bakarrik zine kultura azpimarratzeko eta garrantzia emateko ospakizuna. Jende pila erakartzen du hiriburura zinemaldiak askatzen duen glamur eta elegantziak. Gainera, urteekin, glamurra bilatzen duten pertsona hauetaz gain, beste zerbait desberdin edo alternatiboa bilatzen duten pertsonak ere bere lekua hartzen ari dira egun hauetan egiten diren ekitaldi desberdinetan. Izan ere, urteekin geroz eta aktibitate gehiago antolatzen dira festibal honen inguruan.

 

Iraganera begiratzean, azpimarragarria iruditu zait honelako fama eta garrantzia hartu duen zinemaldi bat ez zela jaio kultura bultzatzaile batzuen eskutik. 1953an, hiriko merkataritza elkarteak bultzatuta jaio zen zinemaldia, eta hurrengo urteko edizioan turismo ministerioak bere onespen eta laguntza eskaini zuen. Urte hauek erregimen frankista baten inguruan murgildu ziren baino erregimenak zinemaldi honen potentziala ikusi zuen eta Espainiaren alderdi moderno eta hiritarra erakusteko harreman publikoen tresna bezala erabiltzea pentsatu zuen. Zinemaldiak izan zuen arrakasta ikusita mundu mailara zabaltzeko eta ezagunagoa egiteko estatubatuar zinemagintzari ere ateak ireki ziezazkion. Ekimen honek ere zinemaldia asko bultzatu zuen indar gehiago emanez.

Gaur egun, zinemaldia sozietate anonimo batek antolatzen duen arren, Donostiaren irudi ona lantzeko tresna garrantzitsu bezala ikusten jarraitzen da.