ZORTZI
GABONAK
Laster datoz Gabonak eta honekin marka asko kanpaina desberdinak lantzen hasi dira. Beste askok, urteekin indarra hartu dute eta pozik itxaroten ditugu aurtengo Gabonetarako prestatu digutena.
Marka indartsu bezala Ferrero Rocher izan dezakegu. Beren kanpainen bidez urte osoan zehar saltzen den arren Gabonetan indar handia hartzen du afarientzako detaile elegante bezala kokatu delako. bere iragarkiek (beste batzuk ez bezala) ez dute intriga hori sortzen audientzian baino hala ere, markak posizionamendu handia lortzen du Gabonetan.
Gabonak puntu sentikor eta hunkigarria pizteko momenturik egokiena direla badakigu eta zenbait markek hori aprobetxatuz jendearen bihotzetara iristen diren iragarki eta kanpainak hasten dituzte.
Aurtengo berrikuntza bezala Ruavieja edariaren kanpaina bat aipatuko dut. Azpimarragarria iruditu zait kanpaina polita, zuzena eta hunkigarria delako. Kanpainak Tenemos que vernos mas izenburua hartu du eta ikusi dezazuen bideoa uzten dut hemen.
Kanpainan pertsonekin pasatzen dugun denborak hartzen du garrantzia. Horregatik, bideoaren ildora, web orri bat sortu dute denbora hori guk geuk kalkulatu eta ikusi ahal izateko. Probatu ezazu.
Kanpaina hori alde batera utziz, urtero bere lekutxoa lortu duten iragarkiak ikustera pasako gara.
- Freixenet
- Nire ustez, azken urtetan indar hori galdu du baina, gogoratzen dut txikitan urtero Gabonetan ateratzen zuten iragarkia gogoz itxaroten nuela. Indar handia izan du Frerixenet markak Gabonetan eta bere iragarkietan kirolak garrantzia hartzen joan zen ere (gimnasiak, igeriketak, dantzak...). Gabonetako iragarki hauetan "burbujas de Freixenet" izena hartzen zuten jendea ateratzen hasi zen, hauen artean Alejandro Sanz, Ainhoa Arteta, Shakira... ere atera izan dira. Burbujas de freixenet hauek Gabonetako ikur bihurtzera iritsi ziren.
- Loteria
- Gabonetako loteriaren iragarkiak urteekin indarra hartzen ari da. Esan daiteke ezagunenetarikoa 2013koa izan daitekeela Bustamante,Marta Sanchez, Monserrat Caballe, Niña Pastori eta Raphaelekin. Baino loteriaren iragarkiak indar handia eta protagonismoa hartu du urteetan zehar eta Gabonetako elementu nagusi ere bihurtu da.
- John Lewis
- Hemen oso ezaguna ez den arren, Erresuma batuetan pozik ikusten dute urtero ateratzen duten iragarkia. John Lewis gama altuko denda kate bat da eta urtero edonor hunkitu dezakeen iragarkia ateratzen dute Gabonetan. Aurreko beste taldeak bezala, komunikazio lan honekin, Erresuma batuan gehien bat, John Lewis marka Gabonekin lotzea lortu du.
Orain sakonago pentsatuz, egia da pena bat dela horrelako jai batzuk non jendeak, familiak, gertutasunak eta giroak garrantzia hartzen zuen, geroz eta marka gehiagorekin lotzea.
Aipatzekoa da adibidez Papa Noelek urteetan zehar izan duen aldaketa. Denboran zehar, Papa Noelen irudia desberdina izan zen (gizon argal eta altu baten irudia hartu du eta baita elfo txiki batena) baina 1931 urtean Coca Cola-k Haddon Sundblom ilustratzaileari Papa Noeli irudi berria ematea eskatu zioten. Irudi hau erreala eta fantasiazkoaren tarteko zerbait erakutsi behar du eta horrela jaio zen gaur egun Papa Noel bezala ezagutzen duguna.Honi buruz gehiago irakurri nahi baduzu hemen duzu Coca Cola berak idatzitako albistea.
Gabon zoriontsuak izan!!