Tinky Winki

Tinky Winky BBC telebista kateak sortutako Teletubbies saioko pertsonaia bat. Lau panpinetan helduena da, eta zintzoena. Hari begiratuta ez dirudi inori min emateko gai denik. Eskuan, ordea, arma beldurgarria eraman ohi du batzuetan: poltsa bat. Hala uste du behintzat Ewa Sowinskak, Poloniako Adingabekoen Defentsariak. Beldurgarria zergatik? Bada, “homosexualitatearen propaganda” egiten duelako. Eta hori umeentzako txarra da, noski.
Sowinskak psikologo talde bati eskatu dio saio hori telebista publikoan eskaini daitekeen ala ez erabakitzeko: “Beharrezkoa iruditzen zait psikologoek gaiari buruz umeekin hitz egitea, panpinek portaera desegokia promozionatuko balute, hori eragozteko neurriak hartu beharko liratekeelako”. Harrigarria da.
