Telesail homosexualak on-line
Denok ikusi ahal dugunez pertsonai homosexualak, bisexualak edota transexualak ez dira gehien agertzen direnak geure telebistan baina pixkanaka pixkanaka aldatzen ari den gauza da. Orain de dela gutxi “Queer as folk” telesaila hasi ziren ematen Cuatro katean, ez dakitenentzat saila honen mamia mutil gay batzuen getakariak dira. Bestalde Canal Plus ordaindu beharreko katea “L” saila erosi zuen. Azken honetan pertsonai nagusi guztiak emakume lesbianak dira.
Bi gertakari honekin frogatzen da kateen mandatariek haien pregramazioetan ortzadar ikurra pixkat dardaratzeko beldurra galtzen ari direla, baina badirudi gay kolektiborentzat ez dela nahikoa. Zeren eta Valentziako mutil batzuk, interpretazio experientziarik gabe, web orrialde batean beraiek egindako telesaila hasi ziren eskegitzen. Eta hain ikusita izan da telebistako hainbat saioetan agertu direla elkarrizketak etab. emanez. “Lo Que Surja” deitzen da eta Valentzian kokatutan, mutil gay batzuen gertaerak kontatzen dute.
On-line fenomeno honetara beste talde bat gehitu berri da, baina orain neskeen txanda da. Apples da eman dioten izena saila lesbiana honi eta momentuz 3 kapitulo eskegi dute sarean. Espero dugu Lo Que Surja bezain ona eta famatua bilakatzea.
Honelako iniziatibak oso garrantzitsuak dira homosexualitatea normalizatzeko gure gizartean, eta hemendik zorionak eta eskerrak ematen diegu gazte ausarta horiei.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: