PRIMERA PLANA

ortzadarra 1456152036957 ortzadarra | 2007-10-17 21:06

Primera Plana irakurri beharreko liburua da, homosexualen eskubideen alde borrokatu diren homosexualek idatzia.

Etikaz eta aktibismoaz dihardu, eta azaltzen dute lehen pertsona nola bizi izan duten eta nola borrokatu izan diren homosexualen eskubideak aldarrikatzeko.

Liburuaren hasieran Juan A. Herrero Brasas-en hitzaurrea dago, eta gero pertsonai ezagunak idazten dute, esate baterako Pedro Zerolo ( politikaria), Boti Garcia Rodrigo ( COGAM-eko presidenta ohia) edo Mili Hernández ( Madrilgo BERKANAren jabea, Gay eta Lesbianen liburudenda bat )

Liburuak hainbat gai lantzen ditu, hala nola, homofobia, HIESa eta homosexualen ezkontzak, besteak beste.

Irakurtzea merezi duen liburua da, izan ere asko ikasten da homosexualitateari buruz, ez bakarrik historiaz, baizik eta garai horretan gure eskubideak izateko egin zutena. Merezi du, benetan.


Utzi iruzkina: