¿NATURAREN KONTRAKOA?
Horrela deitu zuten Oslon animalien homosexualitatearen gainean antolatu zen lehen erakusketari. Gaiaz oso gutxi jarduten den arren, zientzialariek orain arte 1.500 espezietan ikusi ahal izan dituzte harreman homosexualak. Haien artean txakurrak, katuak, loroak olagarroak eta guzti.
Frogatu da animali askok bisexualak ere direla nahiz eta beste askok homosexualak besterik ez izatea. Beraz, gizakiekin gertatzen den bezala mundu honetan gustu ezberdinak eta sexualitate ezberdinak daude gustientzako.
Aristoteles filosofoak, bere garaian jadanik egiaztatu zuen hienen artean arreman lesbikoak daudela, baina zientzia oso kasu gutxi egin dio asunto honi Elizaren zentsuragatik edota eszeptizismoagatik, baina badirudi gauzak aldatzen doazela.
Beraz, pauzo txiki hauekin agian hainbeste gorroto eta ezjakituria duten pertsonak bere pentsaera aldatzea lortuko dugu homosexualitatea edota bisexualitatea (transexualitatea baita ere nahiz eta gai honekin bat ez etorri) gaixotasunak ez direla eta oso naturalak direla erakutsiz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: