Homosexualitatea ez da hauteketa bat

ortzadarra 1456152036957 ortzadarra | 2007-10-27 21:17

            

               

 

Hau izan da Italian iskanbila izugarria ( beti bezala ) sortu duen errotulua. Homosexualitatearen diskriminazioaren kontrako erakunde-kanpaina bati dagokio. Eta betiko moduan Italiako eskuinaldea eta Vaticanoa iragarkia iraingarritzat hartu dute.


Nik guztiz ados nago iragarkiarekin, pertsonak ezin dute aldatu bere sexualitatea gizartea behartzen badu ere. Nik heterosexuala jaio banaiz, ezin naiz homosexuala bihurtu nahi ta nahiez. Agian etorkizunean nire sexu bereko pertsona batekin egoten naiz eta deskubritzen dut bisexuala edota homosexuala naizela, edo aldrebez. Baina horrela jaio naiz eta ezin dut neure burua aldatu eta inork ezin nau aldatu.


Amaitzeko esango dut, gure gizartean etiketa gehiegi jartzen dutela eta jendea bere buruaz kezkatu beharko litzatekeela eta ez besteenaz. Denok pertsonak gara eta horrela begiratuta izan beharko ginatekela eta ez gure sexualitateagatik.



Gema Lauzirika


Utzi iruzkina: