Bartzelonan 5000 kirolari LGTB Eurogames-etan

ortzadarra 1456152036957 ortzadarra | 2007-10-18 20:55

 

 

               

Hamabigarren aldiz ospatuko da Eurogames-ak, eta txanda honetan Bartzelonari tokatu zaio anfitroia izatea. Kirol topagune honetan gay, lesbiana, bisexuala edo transexuala izatea inon baino hobeto ikusten da. 2008Ko Ekainaren 24 eta 27 tartean ospatuko da eta 5000 kirolari eta 30000 bisitatzaile egongo direla somatzen da.


Guztira, 28 kirol egongo dira, xaketik atletismora floorball-etik pasatuz. Bakoitzak kategoria bat edukiko du eta ez soilik sexuagatik baizik eta profesionaltasun mailagatik.


Honen helburua hasi zenetik LGTB-en koalektiboa haitzulotik ateratzea kirol munduan, zeren eta arlo honetan homofobia izugarria izaten da. Oso gutxitan ezagutu dugu futbolari famatu bat gay izatea, adibidez. Eta hori nire ustez aldatu beharreko gauza bat da. Denok eskubide berberak izan behar ditugu edozein gauza egiteko, edozein sexualitatearekin.


Utzi iruzkina: