Iraganetik orainarte

No profile photo Oeusk | 2017-04-02 12:13

Jadanik 4. mailan nago eta bizitza laboralean sartzeko azken pausoak emanten ari ditut. Nire etorkizuna eraikitzen dut iraganeko adreiluekin eta adreilu poltsa bakoitzak, nire bizitako zati haundi bat ekartzen nau burura.Hola DBH 1-4 jartzen duen poltsara iristen naiz. 

Nola nintzen DBH hasi nuenean? Erantzuteko galdera zaila da. Beti kontatu didatenez, mutil alaia nintzen,eskuzabala eta adiskidetsua, ausarta eta baikorra. Hola ikusten ninduen jendeak, baina nik beste modu batean ikusten nuen nire burua. Guztiok bezala, leheneno DBH horretan, beldurti samarra nintzen. Ez beldurti nire lagunekiko edo irakaslekiko, beldurti nire bizitza berriarekiko. Azkar egokitu nintzen. Lagun berriak egin nituen, nire lehenengo suspentsoa izan nuen matematikako azterketa batean eta nire lehenengo amodioa sentitu nuen. Azkar pasatu ziren lehenengo eta bigarren DBH eta institutuko beste eraikinera pasatu nintzen. Ikaskide berriak ezagutu nituen, nire lehenengo berreskurapenera joan nintzen eta nire lehenengo festetara joan nintzen. Urte horretan nire bizitzako momenturik politena sentitu nuen, Châletet (Paris) antzokian dantzatu nituen euskal dantzak 2500 ikusleen aurrean. 4. DBH-ra iritsi nintzen, gaur egungoko klasean jarri ninduten. Irakasleekin nire lehenengo liskarrak izan nituen, nire etorkizunerako ibilbidea hasi nintzen prestatzen eta nire ametsezko lanak hasi ziren nire burura etortzen. Ingeleseko irakaslea, gizarteko irakaslea, ekonomista, politikaria eta hainbat gehiago. Nire unibersitateko karrera pentsatzen hasi nintzen. Ingeles filologia, enpresen administrazioa eta direkzioa, hirugarren mundukorakon laguntza eta gestioa eta historia.218

Hola iristen naiz gaur egungoko Oier-era, bere lagunak kontu handiarekin autatzen dituen Oier honetara, Tokyo-n eta New York-en euskal dantzak dantzatu nahi dituen Oier honetara eta agian Saskibaloia uzten duen Oier honetara. Hola iristen naiz, ni izatera.


Utzi iruzkina: