Ikusi
Atzo ez zintudan ikusi,
hemen nintzen, etxean, bakarrik
hasieran gela handiegia zitzaidan
baina txikitzen hasi zen bapatean
aldi berean, ni ere txikitzen hasi nintzen.
Nahiz eta inork eninduen erasotu
alde egiteko gogoa sentitu nuen baina
enuen leihoa beste ihesbiderik aurkitu
txiki, gela handian, bakarrik...
hantxe nintzen geratu, hementxe naiz geratu
Iruzkinak
Utzi iruzkina: