Zure kurrikuluma YouTube

nuno 1456151934903 nuno | 2007-01-17 20:25

" Currículo 2.0" fenomenoa zabaldu da dagoeneko gure gizarte moderno honetan. Jendeak bere trebezia eta ahalmenak bideo batean grabatzen ditu eta gero interneten ipintzen ditu enpresek ikus dezaten, kontratatuak izan daitezen. Negozio tradizionalen porrota ekar dezake honek guztiak modu batean.

Gehienetan YouTuben jartzen omen dituzte, azkenengo urte honetan oso modan jarri den web orri bat baita. Bertan 100millioi bideo inguru daudela diote adituek eta egunero orri horrek jasotzen dituen bisita kopurua millioitik gertu dago.

Sistema berri honek baditu bere alde onak. Enpresa buruak edo kontratatzaileak ordu erdian 10 pertsonen bideoak ikus ditzake, lehengo modu tradizionalean aldiz, 10 pertsonaren kurrikuluma ikusteak 2-3 eguneko lana ekarriko zuen.

Honen guztiaren oinarria Web 2.0 ren sorkuntzan dago, horren ondorioz sortu baitira egun dauden modernitate guzti horiek.

Baina modu berean, baditu bere alde txarrak ere, agian bideo bat interneten jartzen duena barregarri ere gelditu daiteke, bideoaren kalitatearen arabera eta badaude zenbait adibide  hori gertatzen dela adierazteko, bideoa interneten isegi eta kontratatua izan beharrean, jende arruntak hori ikusi eta batak besteari pasatzen hasi omen dira  lotsagarri edo barregarria iruditu zaielako.

 

Dena dela metodo berri hau geroz eta serioagoa da eta agian etorkizun hurbil batean guztia aldatuko da. Espainian badaude dagoeneko enpresa batzuk langileak modu horren bidez aukeratzen dituztenak. Gehienbat eroso eta aproposagoa delako kontratazio lanetan dabilenarentzat gertatu da hau guztia.


Utzi iruzkina: