el perfume filma

nuno 1456151934903 nuno | 2006-12-03 13:05

EL PERFUME FILMA

 

Bart gauean Gasteizen egon nitzen hain famatua egin den El Perfume filma ikusten. Ez naiz oso zinema zalea, baina noizeanbehin gustatzen zait joatea, atzoko filma oso polita iruditu zitzaidan. Hasieran pixka bat geldoa zen arren, poliki-poliki interesgarriagoa iruditu zitzaidan. Amaiera arraro xamarra izan zen, ez nuen espero, dena dela asko gustatu zitzaidan.

 

Segidan, istorioa kontatuko dizuet, interesaturik zaudetenok zeri buruz doan jakin dezazuen. Joan Bautiste izeneko mutil batek usaimen paregabea du, izugarrizkoa da bere ahalmena. Hain da berezia, non inguruko edozein objeturen usaina identifikatu dezakeen. Lurrinak saltzen dituen gizon zahar batekin hasten da lanean, hauek elaboratzerakoan aparta baita mutila, hori dela eta kontratatu egiten du. Denbora aurrera doan heinean, usainekin duen itsualdi hori geroz eta indartsuagoa da eta emakumeen usaiarekin obsesio bezelako bat hartzen du. Itsualdi hori nabarmena da oso, emakumeak hil eta bakoitzaren azaleko usaiarekin perfume bat egiten hasten da, 12 bat neska hiltzen dituelarik. Azkenaren bila doan bitartean, harrapatu egiten dute, bere arraztoak topatuz. Baina bera hiltzera doazen momentuan, herri guztia ekintza horren zai dagoelarik, sortutako esentzia paregabe hori ateratzen du eta denei ahazten zaie egin duen guztia, aingerutzat jotzen dutelarik. Botilatxoan duen lurrin guztia burutik behera botatzean…

 

Film ona delakoan nago eta ikustea merezi du.

 

 


Utzi iruzkina: