berris estilo liburua

nuno 1456151934903 nuno | 2006-11-14 20:27

Atera berri duten Berriaren Estilo liburuaren aurkezpena izan genuen eta horri buruzko iritzia blogean idazteko eskatu digute orain.

 

Itzaldia astun xamarra egin zidaitzan tarteka, dena dela interesgarria iruditu zitzaidan orokorrean. Liburuaren aurkezpen sakona izan zen, helburu, eduki eta antzeko datuak azaldu zituelarik.Estilo liburuak orokorrean azaldu zituen lehendabizi, zertarako argitaratzen diren, izaten duten informazioa….Aurrerago, Berria aldizkariak duela gutxi kaleratu duen liburuari berari buruz aritu zen sakontasunez. Barnean dituen atalak aurkeztu zizkigun, esaterako gramatika, hiztegia…beste askoren artean. Kazetari edo edozein idazleri zuzenduriko liburua da bereziki, nahiz eta euskera zuzen erabili nahi duen edozeinentzat baliagarria izan daitekeen.Horregaitik guretzat, fakultate honetan gauden edonorentzat, egokia izan daiteke oso, idazteko orduan kezkarenbat sortzen den unean horra jotzeko aukera izango dugulako, azkar asko argituko zaizkigularik gure dudak.

 

Berria egunkariak liburu hori argitaratzea, ideia aparta izan dela uste dut, arrakasta izango duelakoan nago eta etxean, idatzi nahi dugun momentuan, horrelako laguntza bat izatea ez zaiola inori gaizki etorriko goraipatuko nuke.

 

Beraz, Estilo liburuari buruz jaso genuen informazio guzti hori interesgarritzat jotzen dut eta aproposa dela esango nuke, idazten jardun behar dugunontzat batez ere.


Utzi iruzkina: