BAKE SPAMAK
Bake Spam-ak izeneko artikulu bat irakurtzea proposatu digute, ondoren horren iritzia blogean txertatzeko.
Artikulua Aritz Gorrotxategik idatzitakoa da, 2006ko azaroaren 26an, hain zuzen ere, Diario Vasco-n.
Hasiera batean, idazleak e-postaz mezu misteriotsuak jaso dituela azaltzen digu, dena dela, spam-ak ez diruditela azpimarratzen du.Baketik deritzon erakunde batek bidaltzen dizkio, baina berak ez du erakunde hori inondik inora ere ezagutzen, eta bere datuak horra nola iritsi ote diren galdetzen dio bere buruari, beste gauza batzuren artean.
Aurrerago dio, pixka bat ikertu eta gero, erakunde horren oinarria Elkarrin dagoela, eta modu horretan helduko zirela bere datu pertsonalak horien eskuetara.
Hurrengo parrafoan kritika bat egin nahi digu, bake elkarte eta alderdi politikoetako kideei zuzendua alegia.
Amaitzeko galdera erretoriko pare bat botatzen ditu, irakurleari apur bat pentsarazteko eta nola ez bere iritzia emateko.
Argi eta garbi dago, iritzi artikulu baten aurrean gaudela, une oro bere usteak azaltzen baititu, hau da testuak kritika kutsu bat duela esan daiteke. Birritan irakurri behar izan dut hobe ulertzeko, ezer ez badakizu gai horri buruz ez da oso erraza dena barneratzea, ironia ere erabiltzen baitu gauzak modu bitxi batean adierazteko asmoz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: