D ereduan matrikulatzeko 6 arrazoi
Datorren ikasturterako izena emateko epea irekitzear dagoenez, normalkuntza zerbitzutik D ereduan matrikulazioa bultzatzeko kanpaina bat hasi dugu. Eta horretarako lanbide heziketan D ereduan matrikulatzeko 6 arrazoi azaldu nahi dizkizuegu:
1.- Aurretik D ereduan euskaraz egindako ikasketeei jarraipena emateko
2.- Prestakuntza-prozesu osoa euskaraz egiteko aukera, lantokiko prestakuntza barne
3.- D ereduan ikasiz gero, euskara mailaren akreditazioa lortzeko (B-1 erdi mailan, B-2 goi mailan)
4.- Enpresa pribatuan lan egiteko aukerak haunditzen ditu, balio erantsi bat eskeiniz
5.- Enplegu publikoan aukera gehiago izateko, eskatzen diren hizkuntza-eskakizunak betez
6.- Enpresa pribatuetako euskalduntzean laguntzeko, hainbat enpresek euskara-plana dutelarik (CAF, Easo Motor, Papresa, LURAUTO, Tecnalia, Felmar, …...)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: