Indeus.- Industriaren euskal plataforma

normalkuntza@fpdonbosco.com 1617036604950 DBEUSKARAZ | 2022-05-26 10:05

normalkuntza@fpdonbosco.com 1653552470910

INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma da, SPRI – Enpresen garapenerako euskal Agentziak abiarazitakoa, Energiaren Euskal Erakundearekin, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta hainbat euskal enpresakin lankidetzan, besteak beste Ampo, Batz, Biele Group, Caf, Cikautxo, Copreci, Danobat Group, Eika, Ega Master, Ega Solutions, Egoin, Elay, Goizper, Irizar, Maier, Oreka IT, Orona, Orkli, Petronor, Tecnalia eta Ulma Taldea. Enpresak ezezik Ceit, Ikerlan, Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoak, BRTA, Basque Research & Technology Alliance eta ESLE, GAIA eta ENERGIA klusterrak ere ekimeneko partaide dira.

Bere helburua Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea da

Aurki daitezken baliabideak eta tresnak:

- Hiztegiak (industriarekin lotutakoak), itzultzaileak...

- URLak laburtzeko tresna

- Fitxategi haundiak kudeatzeko eta bidaltzeko tresna

- Euskaraz egindako elkarrizketak

- Bazkideek martxan jarritako proiektuak edo lantaldeak:

  • INGURU DIGITALA
  • EUSKARAZKO PRODUKTUAK
  • EUSKARAREN KUDEAKETA ENPRESETAN

 

 

 


Utzi iruzkina: