Euskaraz, talentua gara!
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Hezkuntza saileko Lanbide Heziketa atalak, Lanbide Heziketarako euskarazko baliabideez eta euskarazko Lantokiko Prestakuntza eta Dualaz (LP-Duala) arduratzen den LANEKI elkarteak eta euskara eta berrikuntza sozialean aholkularia den EMUN kooperatibak esperientzia pilotua abiatu dute elkarlanean, Lanbide Heziketako LP-Duala euskaraz egitea sustatu asmoz.
Euskaraz, talentua gara! lemapean, praktika onak identifikatu eta zabaltzeko kanpaina jarriko da abian, Ikastetxeetako hainbat arduradunentzako (Zuzendaritzako kideak, Hizkuntza Normalkuntza Arduradun Teknikariak, LP-Dualeko arduradunak eta tutoreak, irakasleak) eta ikasleentzako solasaldiak antolatuko dituzte eta lantokietako arduradunekin lan gosariak egingo dituzte, besteak beste, hizkuntzen erabileraz eta funtzioez gogoeta egin eta euskarak lan munduan duen balio erantsia erakustarazte aldera.
EUSKARAZ TALENTUA! PROIEKTUAREN AURKEZPENA
PRAKTIKA ONEN BIDEOEN BILDUMA:
OARSOALDEA (Don Bosco eta Itsas Eskola)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: