Euskararen eguna 2021 Don Boscon
Urtero bezala Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Don Boscon. Aurten Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik "Luze edo motz" ikuskizuna zuzenean dastatzeko aukera paregabea izan dugu. Umorez jositako saioa 160 ikaslek jarraitu zuten zuzenean Areto Nagusian eta beste 900 streaming bitartez Errenteriako eta Tolosako egoitzetan, bakoitza bere gelatik. Milesker parte hartu duzuen guztioi eta bereziki Mirariri eta Idoiari!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: