Jarrera desegokia eta arduragabea
Lehengo egunean, neska bati gertatutako egoera bat irakurri genuen. Gertaera honetan neska batek bideo XXX egin zituen bere mutil lagunarentzako, hau Milanen bizi zelako, eta neska berriz Euskal Herrian. Bideo hauek sakelako telefonoarekin egin zituen, eta han gorde. Egun batean taberna batean mugikorra galdu eta mutil batek hau aurkitu zuen, eta bideoak ikusi zituen, mutil honek bere lagunei erakutsi eta bidali egin zien, eta horrela, jende guztiak ikusi arte. Gertaera honen ondorioz gaur gai horretaz hitz egitea erabaki dut, nire iritzia emanez. Neska eta mutikoaren errua dela uste dut, nire ustez behintzat, baina erruaren zati gehiena mutikoari emango nioke, zenbakietara mugituz mutilaren errua %75ekoa dela esango nuke, eta bestea neskarena. Kasu honetan bideoaren sortzaileak mugikorrean horrelako gauza baditu, hobeto gorde beharko luke, edo nire ustez, ordenagailuan gorde beharko lituzke edo leku seguru batean, mugikor bat errez galdu daitekeelako eta ondoren etortzen dira arazoak kasu honetan bezala. Beste aldean mutikoaren jarrera lotsagarritzat hartuko nuke, neska zein den jakinda, eta jakingo ez balu ere, ikustea ez litzateke arazo handirik izango, baina bai bere lagunei bidaltzea eta hauek beste batzuei eta horrela Euskal Herria osoak ikusi arte, benetan lotsagarria da, baina bera bezain errudunak ikusi dutenak ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: