Hilabete gogorra baina dibertigarria

norbainorez 1456151867687 Nor bai, Nor ez | 2009-08-27 16:07

2009. urteko uztailan Frantziako estatuan kokatzen den, Savoiako departamentuan, Rhône-Alpeseko eskualdean dagoen herri batean nago, herri hau Ugine deitzen da. Zergatik idazten du herri txiki batez alpeetan kokatzen dena eta inork ez duena ezagutzen? Erantzuna erreza da, uztail osoa han igarotzen ari naizelako.

Uztailaren 10ean iritsi nintzen Uginera Biarritzetik. Biarritzen hegazkina hartu nuen Lyoneraino, Saint-Exupéryko aireportura. Saint Exupéry bertan TGVa hartu nuen Chambéryraino. Chambéryn trena harrapatu nuen Albertvilleraino. Albertvillen taldeko buruzagietako bat nuen zain Ugine herrira iristeko, bost kilometrotako distantzia baitago bi herrien artean.

Esan beharra daukat herrian, Uginenen, lana egitera nindoala, bi buruzagi daude, eta beraiekin hamalau langile gaude: lau Frantziar, Georgiar bat, Italiar bat, bi Txekiar, Australiar bat, Hego Korear bat, eta bi Euskal Herriko. Hemen errota bat konpontzen ari gera, orain dela berrogei urte zegoen bezala aurkitu dugu, eta puskatutako gauzak konpondu behar ditugu,material guztiak sailkatu, eta ondoren guztia garbitu behar dugu, eta hurrengo urteetan errota apaindu ondoren museo bat egiteko proiektua dago errota baten funtzionamendua azaltzen, erabiltzen diren gauzak argitzen eta kasu honetan II gerrate mundialean babesa eman zien errefuxiatu batzuei, eta han aurkitu daitezke idatzi asko babes lekuak, eta armak ere aurkitu ditugu.

Lan orduak amaitzerakoan, edo beste batzuk, janaria egin eta etxea garbitu(eskola batean bizi ginen, sukalde bat eta oheak ditugun arren). Boletan jolastera joaten gara, paseatzera, erosketak egitera edo lakura joaten gara Annecyra eta beste batzuetan ere mendira joaten gara, bihar adibidez egun osoa jai hartuko dugu igandea delako eta Mont Blanc gaina harrapatu nahi dugu behintzat.


Ugine map
Mapa honetan markatua dagoen lekua lantokia da, hirriaren hegoaldean.

Amaitzeko esan beharra daukat eguraldia oso ona dugula egunero, ez digu euririk egin oraindik behintzat, eta bero asko egiten ari zaigu, egunero 30-35 gradu artean egiten digu, baina bero hau errez mantentzen da zonalde honetan, eta espero dut paisai hauetaz disfrutatzen jarraitzea, hamar egun falta zaizkit hemen, Uginen.


Annecy herriko alde zaharra


Utzi iruzkina: