Google, ¿Me haces los deberes? testuaren iritzia

norbainorez 1456151867687 Nor bai, Nor ez | 2009-08-27 16:26

Google, ¿Me haces los deberes? Testua irakurri ondoren teknologia berriei buruz nuen ideia mantentzen dut, eta ez zait ezer arraroa iruditzen, bizi izan dudalako. Testu hau Silvia Blancok idatzi zuen “El País” egunkarian, eta testu honekin erakutsi nahi digu irakurleei, ordenagailuen erabilera dena bezala bizitza honetan bere alde onak eta txarrak dituela.

            Idazleak datu asko ematen dizkigu interneten inguruan; zenbat pertxonek erabiltzen duten lanak egiteko, gurasoek zer diote liburutegi birtualei buruz eta eskoletan geroz eta gehiago erabiltzen ari direla ordenagailuak klasean lan egiteko iparraldeko estatuek egiten duten antzera, han ez dituzte libururik erabiltzen eta dena ordenagailu bidez egiten dute, liburuak kendu eta CDak erabiltzen dituzte, teknologia berriek ekar ditzaketen aurrerapenak erabiltzen dituzte beren gaiak modu didaktiko errazago batean azaltzeko beren ikasleei.


            Gai hauetan, gehienetan bezala estatu hau atzeratua doa. Guraso eta irakasle asko ez dakizkite ordenagailuak modu egoki batean erabiltzen, lotsagarria da irakasle baten bulegora joatea eta esku batekin idazten ikustea bere betaurrekoekin, teklak non dauden bilatzen, bi ordu behar dituzte orri bateko testu bat idazteko, eta gurasoekin zerbait antzekoa gertatzen da, ez dakitenez ordenagailurik erabiltzen beren semeak ez dituzte ondo kontrolatuak ez dakite beren semeak zertan sartzen diren lanak egiten ari diren bitartean.

            Sektore hauen beste beldur batzuk dira, “El rincón del vago” bezalako webak. Leku hauetan lan asko daude eginak eta jende askok kopiatu egiten ditu eta ondoren bere word orrian itsatsi egiten dituzte, ondoren entregatu egiten dituzte errepasorik egin gabe, baina irakasleek ez dakitenez ordenagailua egoki erabiltzen ez dauzkate frogarik kopiatu dutela esateko, jakinda ere hitz ezezagunak erabiltzen dituztelako, edo esaldi egitura oso onak erabiltzen dituztelako, … baina arazo hau nik behintzat ezagutu dut ordenagailurik gabe, etxerako lanekin adibidez ez dituzu egiten eta hurrengo egunean ikastolara iristean norbaiti eskatzen dizkiozu kopiatzeko beste klase batean edota jolasteko orduan, beste cortapega modu bat, betikoa. Egia da ere lan potolo bat egin beharrean bazaude ordenagailua errazagoa dela lan hau egiteko, liburuetatik cortapega eginez gero denbora gehiago beharko duzu lan hauek egiteko, baina, egia da ere interneten leku egokietan begiratu beharra dagoela ondo egiteko behintzat web orri askotan gezurrak agertzen direlako eta hobeto da informazioa eskuratu, ondoren irakurri eta amaitzeko zuk idaztea, internetetik hartutako informazioa erabiliz, jende gehienak egiten duen bezala, beste copiapega aukera normalean lana ez delako egiten da edo gogorik ez dagoelako, baina normalean ez da hau egiten, nire ikasle bizitzan behintzat.


Utzi iruzkina: