Bideojokoak

norbainorez 1456151867687 Nor bai, Nor ez | 2009-08-27 16:27

Bideo honetan, egileak, bere ustez 2008. urteko bideojoko onenen zerrenda bat egiten du. Hoberenetik hamargarrenera: Metal Geard Solid 4, GTA 4, Gears of War 2, Little Big Planet, Fable 2, Mario Card, Lost Odyssey, Prince of Persia, Burnout Paradise eta Zaki eta Wiki, hauexek dira bere ustez jokorik onenak urte horretakoak behintzat.

Egileak dioen bezala bideoaren hasieran pertxona bakoitzak bere gustuak ditu, eta ohien arabera egiten du bere zerrenda. Nire kasuan horietatik GTA 4, Mario Card eta Burnout Paradise ditut gustuko, baina ez nituzke zerrendan sartuko GTA  4 izan ezik. Nire ustez etzean ditudan joko gehienak kirolezkoak dira, eta horiek dira nire zerrendan egongo liratekeenak, FIFA, edo Pro Evolution Soccer, futbolerako, biak oso onak, NBA Live saskibaloirako, Need for Speed,  Moto Gp edo Madden NFL futbol amerikarrerako eta azkenik EA Sportseko Rugby jokoa ikus daitekeenez bere zerrendan dauden jokoak ez zaizkit gustatzen, eta horrekin ez dut esan nahi jokoak onak ez direnik, bideoan ikus daitekeen bezala joko gehienak irudi izugarriak dituzte eta oso interesgarriak, baina joko mota horiek gustatzen zaienentzako.


Jokoak nire ustez zein musika gustuko duzun, edo zein arropa mota gustatzen zaizun bezala da, bakoitzak bere aukerak ditu, batzuei kirolak gustatzen zaizkie, beste batzuei berriz, rolleko jokoak, edo abenturazkoak, gaur egun industria honek joko mota asko sortzen ditu, eta diru asko mugitzen da merkatu horretan, horregatik guztien gustuko jokoak aurki daitezke, emakumezkoak pixka bat baztertuak izan arren bideojokoak gizonentzako direla esaten delako, baina, geroz eta emakume gehiagok erabiltzen ditu, eta ez legoke gaizki haientzako ere jokoak egitea, merkatua zabaltzea.

Horregatik nire kasuan kirolekoak izan behar dira, eta futbolezkoak badira hobe, haiekin igarotzen nituelako nire bideojoko ordu gehienak, orain ez baititut asko erabiltzen, aspertu egin naizelako. 



Utzi iruzkina: