Berlineko atletismo txapelketa

norbainorez 1456151867687 Nor bai, Nor ez | 2009-08-27 16:51

Abuztuaren 15etik 23ra Berlinen atletismoko Mundialak jokatu dira. Munduko txapelketako garaileak Usain Bolt, Allyson Felix, Shelly-Ann Fraiser, Anna Rogowska, Kenenisa Bekele, Sanya Richards, Blanka Vlasic eta Caster Semenya izan dira. Galtzaileak berriz Elena Isinbaeva, Ariane Friedrich eta Amerikako Estatu Batuen  abiadura taldea, Jamaikari 200 metrotan irabazi zuten, emakumezkoetan Allyson Felix atletak irabazi zuen urrezko domina bakarra.


Jamaikako 100x4 taldea

Munduko txapelketa honetan taldeak aztertu ez gero Jamaika eta Kenyaren gorakada ikusi du, AEB eta Errusia beren maila  mantendu dute, baina, Europako taldeak jaitsiera handi bat izan dute, Frantziak hiru domina lortu ditu, Italiak ez du dominarik lortu eta Britainia Handiak sei domina lortu ditu. Polonia zortzi dominekin eta Alemania bederatzirekin Europako egoera hobetu dute.

Jelete Burka erori zenean

Txapelketa honetan ere gatazka asko izan dira, azkenekoa 1500 metroetako finalean Maryam Yusuf Jamal Barehindarrak irabazi zuen Natalia Rodriguez espainiarra kanporatu ondoren. Kanporaketa honek gatazka asko sortu zituen, Nataliak 3000 metro falta zirela soka hartu zuen eta Gelete Burka Ethiopiarrak, Natalia Rodriguez espainiarrak ez aurreratzeko itxi egin zion eta lurrera joan zen. Arazoa etorri zen Iaafeko epaileek inongo talderen erreklamazioa izan gabe espainiarra kanporatu zuten. Beste gatazka bat lurrera erortzen ziren korrikalariak hurrengo kanporaketetara joaten ziren postu hau lortu gabe.


Isinbaeva hiru nulo egin ondoren

Lehen esan bezala galtzaileen artean Ariane Friedrich jauzilari alemaniarra munduko errekorra lortu nahi zuen 2,10 metro jauzi nahi zituen eta urrezko domina lortu, baina 2,02 metrotan gelditu zen hirugarren lekuan, garailea Blanka Vlasic kroaziarrak irabazi zuen, beste hautagaietako batek irabazi zuen, 2,04 metrotako listoia jauzi ondoren. Beste galtzailea pretika-jaizian izan genuen, Elena Isinbaeva Errusiarra izan zen. 2004. urtetik aurrera ez zuen lehiaketarik galdu. Aurten Anna Rogowska poloniarrak irabazi zion, baina, Isinbaevak ez zuen jauzi on bat ere egin, azken aurrena gelditu zen hiru huts egin ondoren, bat 4,75ean eta beste biak 4,85ean, berarentzako marka oso errazak, bere errekorra aurreko urtean jarri zuen, munduko errekorra, 5,05 jauzi zituen.

Hurrengo izena Caster Semenya Hego Afrikarra izan zen, bere testosterona  maila emakume batekin konparatua lau aldiz handiagoa zen Daily Telegraph aldizkariak zioenez, eta hori ez dela normala diote, domina kendu diezaiokete.


Allyson Felix garaipena ospatzen 200 metrotako proban

Azkenik abiaduraz hitz egingo dut. Abiaduran Shelly-Ann Fraiser Jamaikarra 100 metrotan irabazi zuen emakumezkoetan marka oso ona eginez txapelketetako marka, 10,73ko denbora eginez eta irteera bikainarekin, bere erreakzioa 0.146 izan zen, gutxienezko erreakzioa 0,1 delarik. Bigarren postua Kerron Stewart izan zen, 10,75ko denborarekin, bera faboritoa zelarik, beti da faboritoena, baina beti bigarren postua lortzen du. Emakumezkoetan baina 200 metroetan oso lehia polita ikusi zen Veronica Campbell-Brown Jamaikarraren artean eta Allyson Felix AEBarraren artean, 150 metroetaraino oso lehia polita ikusi zen, baino horren ondoren Allyson Felix 4x400etan ere urrea lortu zuenak(Debbie Dunn, Lashinda Demus eta Sanya Richardsekin, 400 metrotan urrea irabazi zuena) erritmoa aldatu eta erraz irabazi zuen. Abiadurarekin amaitzeko Usain Bolti burz hitz egin dut, 100 metroten, 4x100 metrotan(Steve Mullings, Michael Frater eta Asafa Powell) eta 200 metrotan irabazi zuenak. Usaienek gainera proba indibidualetan bi errekor egin zituen gainera, 100 metrotan, 9,58ko denbora egiten eta 200 metrotan 19,19ko denborarekin, korrikalari hau beste mundu batekoa da.


*Proba bakoitza klikatzeko aukera izan ez gero, finala ikus daiteke


Utzi iruzkina: