Atzo gauen ez neukanez ezer egiteko, eta nagoen herria txikian gauez ez dagoenez ezer egiteko, Frantzian bainago oraindik, zinera joatea erabaki nuen nire lan taldeko batzuekin. Zinea herrian bertan dagoenez, udalak sarrerak oparitu dizkigunez eta filma gaueko bederatzietan zenez eta ingelesez zegoen bakarra ere ba zinera joan ginen.
Uste dut film hau Espainian abuztuaren amaieran kaleratuko dute, eta nik behintzat ez dut berriro ikusiko. Gaiari bueltatuz, zinera iritsi ginen eta leihatilan zegoen emakumeari eskatu genizkion zortzi sarrera Antichrist filmerako. Hasieran filma bere aktoreengatik Willem Defoe eta Charlotte Gainsbourg eta zuzendariarengatik Lars Von Trier danimarkarrarengatik film ona ikusiko genuela pentsatu genuen.
Filma hasi bezain laster argia joan zitzaigun gelatik, eta hamar minutuz egon ginen itxaroten, hasiera txarra. Argia itzuli ondoren etorri zen arazoa. Hasieran mendiko paisai izugarri batzuk agertzen ziren, baina irudipen bat izan zen, film honen sadismoa ikaragarria da, bi protagonistak ohean zeundela beren maitasuna azaltzen ari zirela beren semea logelan sartu zen eta bere amak ikusten zuen bitartean leihora igo eta lurrera jauzi zen, hil egin zen. Bere amak ezin zuenez hilketa hori ahaztu senar emazteak mendian zuten etxe batera joan ziren, eta han sadismoa egora puru batean ikusten da, egia esan beharra daukat hamar minutu falta zirela zinetik atera nintzen neure buruak horrelako izugarrikeriak ez zituelako bereganatzen ikusi dudan filmik bortitzena izan da.
Amaitzeko gaur iritzi hau idatzi baino lehenago interneten sartu nahiz kritikak ikusteko, Canneseko festibalean izan zelako, eta ikusi dudanez film honek Cannesen egon den uhukada handiena jaso zuen, jende guztiaren irainak, iseka, haserrea jaso zuen filma ez zuelako inor gustura utzi, nire kasuan bueltan ohera joaterakoan ezin izan nuen lorik egin eta beste bi film ikusi nituen irudi horiek nire burutik kentzeko, barrezko bat eta maitasunezko beste bat. Honekin gomendatu nahi dizuet ez joatea zinera film hau ikustera, eta norbaiti gomendatzekotan asko gorrotatzen duzun pertsona bati gomendatu.