Urruzunotarrak Noraezean Irratian
Aurton, iaz legez, Enara Gallastegik, Andere Bouzak eta June Etxezarragak sariak lortu dituzte Urruzuno Literatur Lehiaketan, eta Arratia BHI institutuak ere saria jaso du. Enara Gallastegi Barrenetxeak (2006-2007 urteetan jaiotakoen kategorian) bigarren saria lortu du poesian Igande urdin bateko gogoetak lanarengatik; Andere Bouza Bengoetxeak eta June Etxezarraga Yurrebasok ere (2008-2009 urteetan jaiotakoen kategorian) poesia lanengatik jaso dituzte sariak. Andere Bouzak lehenengo saria irabazi du Hamaika burutapen lanarengatik; eta June Etxezarragaren lan bi saritu dituzte, Oroitzapenezko hari bat eta The Kuku Revisited. Hiruren artean, hortaz, 4 sari lortu dituzte. Hementxe haiekin izandako berbaldia...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: