Zertarako Amestu
Berri Txarrak talde Nafarrak "Zertarako amestu"-ren dokumentala aurkeztu berri du Donostiako Fnac-en. Bertan lehen aurkezpena egin zuten prentsaurrekoa eman ondoren, 70' iraun zituen eta Durangoko azokan egon da salgai DVDa.
Dokumental Rock honetan 25 hilabeteetan eman dituzten kontzertuen biraren nolabaiteko laburpena ageri da. Izan ere Berri Txarrak Amerikan, Asian eta Europan zehar egon da bere musika azaltzen, Jaio.Musika.Hil diskoa aurkezten zehazki.
Horrekin batera musikarien sentsazioak ageri dira batez ere, kontzertu bakoitzaren ondoren eta aurretik bizitakoak, horrenbesteko jendetzaren aurrean harrituak geratzea adibidez. Gainera beste talde askorekin batera eman dituzte kontzertuak eta hauen berri ere azaltzen da.
Hauek dira diskoan daudenak :
- ZERTARAKO AMESTU
- JAIO.MUSIKA.HIL
- ZIRKUA
- IPARRA GALDU:HEGORA JOAN
- OREKA
- MIN HAU
- ISILTZEN BANAIZ
- IRAULTZA TXIKIEN ASANBLADA (+ Aritz Deabruak Teilatuetan)
- ESKUAK
- ESPERO ZAITZAKET
- DENAK EZ DU BALIO
- BERBA ETA IRUDIA
- OIHU
Gainera hainbat hizkuntzatan ageri dira, Ingelesez, Gazteleraz eta noski Euskaraz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: