Txapela Errioxarrarentzat
Larunbatean jokatu zuten pilotako 4 ½ ko finala eta Titin IIIa irten zen txapeldun
“Pilotarena ez da jokoa bakarrik”.Horrela adierazi digute pilotalekura sartu diren gazte talde batek baino gehiagok. “Eguna jai giroan pastu dugu eta gauean oraindik geratzen zaiguna” zioen batek pozik, Augusto Ibañez, “Titin III” irabazi duela jakitean.
Beraien eguna nolakoa izan den azaldu digute eta berezia izan denez, gure blogean ere lekutxo bat egitea ez zaigu gaizki iruditzen.Goiz goizetik, etxetik irten eta Gasteiz bidean jarri dira, 10 pertsonako gazte koadrila. Sarrerak duela astebete lortuak zituzten eta hartu dituztela ziurtatu ondoren, martxan jarri dira.12etan, Gasteizen zeuden jada. Pintxoak, gosariak, ardoa… bapo jartzen hasi dira Alde Zaharrean. Horrenbeste ibili ondoren, bazkaldu ere egin behar omen zuten eta bertako taberna on batean eseri dira bazkaltzera.Tripak ongi beteak, frontoira habiatu dira, gaur baita egun handia eta beren faboritoa dudarik gabe Titin III.
Jada kantxan, urduritasuna nagusi. Hasi da partida eta dena beraien alde hasi da jartzen, beraz oihuak eta algarak dira orain nagusi. Barriolak ordea, gaizki jokatzen jarrai eta alde handia daramanean hasi da tentsioa berriz ere euren gorputzetan barneratzen. Azkenean ordea, horrenbeste urduritasun eta tentsio sufrituta heldu da garaipena eta garaipena gainera beraien aldekoarenera joan da.Pozik agertu dira Titin IIIaren aldeko gazteok eta laster jaitsi dira zorionak ematera, beraien ustetan merezitako txapeldunari.Beraz, Zorionak Titin III.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: