PIKUROCK JAIALDIA

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-10-29 10:17

Pikurock badator VI. Gazte jaialdian Datorren larunbatean, azaroaren 3an, Pikurock jaialdia izango da Irurtzunen, Nafarroan. Iada sei urte daramatzate antolatzen eta aurtengoa ez da gutxiagorako izango.Kontzertuak beti ezberdinak jartzen saiatzen dira eta hauek dira aurten egongo diren taldeak: Latzen, E.H Sukarra, Rimozionekoatta (Italia ska) eta Obrint Pas. Gainera gaupasa eskainiko digu Trikizio taldeak eta gauean zehar Kilimak Tukutun arituko dira jaia alaitzen. Lehen aipatu bezala seigarren urtea da azaroaren 3an antolatzen ari direna.Hala ere historia luzea dute kontatzeko noiztik hasi ziren azaltzeko.Izan ere duela iada 15 urte gaztetxeak kontzertuak antolatzen zituen eta jende asko bertaratzen zen hauek zuzenean entzutera. Baina handik gutxira kontzertu jendetsu haiek beherakada jasn zuten eta iada ez zen horrenbesterako jendea hurbiltzen, tabernetan ez zen euskal musikarik entzuten eta beraz ez zen euskal girorik nabaritzen. Horren aurrean bilerak egin zituzten eta jaialdi erraldoia antoltzea bururatu zitzaien. Antolatzaileak 6. Urte honetan ere, euskara eta euskal kulturaren alde lan egiten duten Irurtzungo eta hurbileko herrietako 150 gazte inguru gara. SARRERAK 15 € aurretik 18€ bertan Sarrerak eskuragai izango dira leku hauetan : Irurtzunen ; Pikuxar tabernan eta Martxueta Liburudendan, Iruñean ; Xalen, Xalbador, Laser , Altsasun ; Lurrazpi eta azkenik Leitzan ; Gaztañaga tabernan. Bestalde kontu korrontean dirua sartuta eta NAN eta izen abizenak emanda har ditzakezue sarrerak, gero egunean bertan esaktuz: 3035 0120 91 1200 008401, Euskadiko Kutxan.


Utzi iruzkina: