Olentzeroren gau misteriotsua

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-12-23 19:25

 

 

            Abenduaren 24a, umeentzat oso egun eta gau kitzikagarria izaten da Olentzeroren etorrera dela eta. Ez bakarrik umeentzako, baita beste edozein pertsonarentzako ere. Gau hori oso da berezia, jende askok bere familiarekin pasatzeko aprobetxatzen du, izan ere urte guztian gutxitan elkartzen badira, gau honetan familia osoa afaltzen egoten da. Beraz guztientzat izaten da eguna besteetatik ezberdin.

            Olentzero, herriz herri, hiriz hiri ibiltzen da bere opariak, goxokiak banatzen eta umeen poztasuna izaten da. Gero, familia guztia biltzen da eta afaria gehienetan ezin hobea izaten da, batez ere arraina eta haragia, zopak eta zizka-mizkak. Edaria ere ez da faltan egoten eta ezta turroiak eta beste hainbat postre hain direnak garai honetakoak. Umeak ohera goiz joateko ohitura ere badago, izan ere Olentzero gauean pasatzen da etxez etxe opariak ondo portatu diren umeei uztera eta emozioa dela eta berehala sartzen dira lo egitera.


Utzi iruzkina: