NAFARROA OINEZ 2007
NAFARROA OINEZ 2007
Datorren igandean, urriaren 21ean Nafarroa Oinez ospatuko da Bianan.Antolatzaileek adierazi dutenez,legalizazioaren oineza izango da eta lehengo urtekoa jendetsua izan bazen ere aurten jende gehiago espero dutela esan dute.
Hala ere argi utzi nahi izan dute Nafarroa Oineza ez dela soilik egun batera mugatzen eta urte guztian zehar, bai aurten eta baita beste urteeta ere, kontzertuak, azokak, bizikleta martxa… antolatzen dituztela.Gainera beste eratako produktuak salgai egoten dira jantziak, herri bakoitzeko produktu tipikoenak etb.
Aurtengo Nafarroa Oinezek ere badu bere logo eta leloa.Logoa giltza bat da, esanahui anitz dituen logoa hain zuzen ere eta leloa berriz bat dator marrazkiarenkin, “Giltza daukagu”.Ikastolatik adierzi dute, logoa lehiaketa baten bidez aukeratua izan dela eta leloa guztion arteko erabakia dela.Horrela, “Giltza daukagu” leloarekin esanahi hauek dituela Adierazi dute: alde batetik, Bianako eskualdean euskara zabaltzeko giltza dela, heuren seme-alabek euskaraz ikasteko giltza edota kalitatezko hezkuntza euskaraz jasotzeko giltza dela.Hauek guztiak nolabait borobildiu nahiean, esan dute, azken finean euskaldun guztiok geurea dugun hizkuntza zabaltzeko giltza dela.
Nafarroa Onezen zer?
Nafarroa Oinezko edizio honetan zazpi gune desberdin antolatu dituzte, bertan hainbat ekintza daudelarik.Txikienentzat, pailazoak, jokuak, Betizu eta puzgarriak egonen dira.Guraso edo helduagoenentzat, dantza ikuskizunak, musika, herri kirolak, Perurenaren aktuazio bat... eta bestealde batez ere gazteentzat kontzertu ikusgarriak antolatu ditutze, besteak beste: Idi Bihotz, Besterik Gabe(Naffaroa Onezeko abestiaren sortzaileak izan direnak), Des-Kontrol, Banda batxoki...Beraz ikuskizunak ez idra faltako edozein adinetarako eginikoa baita aurtengo Oineza ere.
EGURALDIAREN AURREIKUSPENA
Eguraldi eguzkitsua, egonkorra eta lehorra izango dela adierazi dute meteorologoek iganderako.Egunaren hasieran tenperaturek 10º baino gehiagokoak ez diren izanen arren, egunak aurrera egin ahala 20ºtara iritsiko omen dira.Bestalde haizeak iparraldetik joko du indar handirik gabe eta beraz animatu denok Nafarroa Oinezekin bat egitera!!
Bestalde, eta bukatzeko aholkatu nahi dute Nafarroa Oinezko antolatzaileek, urtero bezala autobusak edota beste edozein garraio publiko erabiltzea hobea izaten dela norberaren autoa baino, ilarak eta istripuak egon ez daitezen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: