Misterioz beteriko gaua
Dudarik gabe, 31ko gau urteko berezienetako bat izan ohi da. Alde batetik eta gehienbat urteko azken gaua delako eta bestetik jende askorentzat oso delako berezi eta azpimarragarri. Sineskera eta mitoak alde batera utzita ere, jende askok ospatu ohi du gau hau modu berezian. Afariak oso arrakastatsuak izaten dira, bai etxean afalduz gero eta zer esanik ez kanpoan afalduta. Tabernak, hotelak, restauranteak … denbora luzean egoten dira egun berezi honetako afariko prestakizunetan eta horregatik izaten dira hain on eta baita hain garesti ere. Jendeak parranda egiten du, hotel eta restaurante horietan, kotilloietan edota tabernaz taberna, beti ere berandu arte geratuz.
Bestalde gau honetarako mito eta sineskera aunitz daude. Adituena agian, barruko arropa gorria eramatearena izaten da. Horrek nonbait zorte ona emango dio barneko arropa gorria daramanari datorren urteari begira. Beste sineskeren barruan dago paper batean urte guztian zehar gertatu zaizkizun ekintza txarrak idaztearena, hamabiak bitarte oinetan gordetzea eta behin urteari hasiera emanda erretzea, horrela espiritu txarrak usatzea lortuko du norberak. Beraz, modu askotakoak dira gureganaino iritsi diren sineskerak.
Hala ere askotan ez dakizkigu horien zergatiak eta oraindik ere askok ez du jakingo zergatik arropa gorriarena, bada, arropa gorria garai batean gaizki ikusia zegoen, deabruaren kolorea zen, odolarena, emagalduarena … eta debeku horrek nolabaiteko xarma pizten zuen batez ere emakumeengan eta beraz gau zoragarri honetarako janzten zuten debekatuta zegoen kolore horretako barruko arropa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: