Lizarra jai giroan

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-12-17 17:28

Asteburuan Lizarrako herrian( Nafarroan) azoka txiki bat egon zen goiz goizetik. Jendearen ikusmira handia izan zen eta esan beharra dago azoka hau lehenengo aldiz izan zen egun honetan, bertako jendeak gustoko izaten duelako eta jendetza biltzen duelako.Horregatik antolatzaileek erabaki zuten egun berezi batean egitea eta egun hori pasaden asteburuko larunbatean izan zen.

Eguerdi partean, bazkaria baino zopa banatu zuten hasieran giroa nolabait berotzeko, izan ere hotza handia zen eta beharra bazegoen nola edo hala jendea animatzeko. Gero bertan egin zuten haragia zegoen eta azkenik postrea  ere gozatu ahal izan zuten, Idiazabalgo gazta zegoelako.

Egun zoragarria izan zen askorentzat, arrataldean animalia asko zeuden ikusgai, haien artean arrakastatsuenak astoak eta ardiak izan ziren. Hala ere untxiak, oiloak, behiak eta beste hainbat egon ziren haien arduradunekin batera.Gauean bukatzeko, leku itxoi nbatean egin zuten afari herrikoia eta trikitilari baten laguntzaz kantuan eta dantzan ibili ziren gauerdia baino gehiago.


Utzi iruzkina: