Lizarra ferietan

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-12-03 15:35

Asteburuan izan dira Nafarroako herri honetako feriak

 

Azaroko azken asteburua eta abenduko lehena izan den honetan, Lizarran feriak izan dira, jada urte dezente batzuk atzera egin izan diren antzera. Bertan ohikoa izaten den moduan jai giroa izaten da nagusi.

 

 

Larunbatean herri bazkariarekin hasi ziren ospatzen eta arratsaldean behi eta ardi erakusketaz gozatu ahal izan zuten, bai herritarrek eta baita bertara hurbildu zirenek ere.Ardien artean, Nafarrak izan ziren nagusi, gehiengoa bertakoa baitzen.Ardi gazta  ere izan zuten dastatzeko aukera eta bertatik ere bat izan zen aukeratua, guztietan onena hain zuzen ere.Gau aldera, afaria eta gero "poteoa" egiten dute herriko tabernaz taberna igarota, hala ere ez d komeni izaten berandu arte geratzea, hurrengo egunean ere izaten delako zer ikusi.

 

Igandean, azoka da nagusi.Alde batetik, plaza nagusienetako batean, zaldiak eta astoak zeuden ikusgai, baina baita salgai ere. Beste plaza txikiago batean, taloak, ardi gazta eta beste hainbat produktuz gozatu ahal zen eta baita ardiak ikusiz ere.Azkenik artesania postuak ere bazeuden, larrua, kristala, artilea, egurra… erabiltzen zuten hainbat oroigarri eta apaingarri egiteko.

 

Egun bikainak izan dira asteburu honetakoak, batez ere giro ezin hobean igarotzeko baina baita herria ezagutu ahal izateko ere.


Utzi iruzkina: