Kontzertuak nonahi

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-12-17 10:35

    Eguberriekin batera edo, festa giroa nabari da edozein Euskal Hrriko iskinetan.

    Bilbon esaterako kontzertu ugari izan dira eta ostiralean “ La Pulqueria” talde Valentziarra egon zen oholtza gainean Rock Star aretoan. Giro bikaina egon zen bertan jendetza bildtzea lortu zuten eta bi orduko kontzertu luzea eman zuten. Hala ere jendearen artean aiderazi zuten ez zitzaiela luzea iruditu, musika onarekin orduak ez direla luze egiten nonbait.
Bestalde Iruñean, Reincidentesek eta S.A egon ziren Atarrabiako Totem aretoan, egun berean ostiralean. Bertan Bilbokoan baino jende gehiago bildu zen eta giroa ere ezin hobea zela ziurta daiteke.

    Eguberrietara begira, gaugiroa edozein egunetan egon daiteke eta Iruñean Hatortxurock Urtarrileko bigarren astebururako antolatzen ari dira. Aurtengoan berrikuntzak egongo direla adierazi dute, nonbait hiru gunetan bereizi dute kontzertua. Beraz ongi ateraklo delakoan daude. Adierazi dute aurten ere ateratako dirua presoen alde izango dela eta horregatik ere jendea joatera animatu dute.


www.hatortxurock.org/


Utzi iruzkina: