JAI GIROA GASTEIZEN

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-10-20 19:26

 LARUNBAT PASA GASTEIZEN

 

     Datorren larunbatean, urriaren 20ean, egun oso aproposa izan daiteke Arabako hiriburua bisitatzeko.Egun osorako ekintzak antolatu ditu Kimuak_ek, aisialdirako taldeak.Honek, 20 urte bete dituenean festa giroan ospatzea erabaki du.

 

   Hasteko, larunbat goizean, 11.00ak aldera haurrentzako jolasak , pailazoak, puzgarriak… prestatu dituzte, umeak batez ere ongi igaro dezaten egun berezi honetan.Hala ere, umeen aisialdirako prestatutako taldea bada ere, helduagoentzat ere egongo dira ekintzak. Haurrak jolasean dabiltzan bitartean, trikipoteoa egongo da eta gero bertso bazkari herrikoiaz gozatzeko aukera, 14:30ak aldera. Jarraian, haurrentzako Altxorraren bila jolasa eta ipuin kontalaria egongo dira. 19:00ak aldera, manifestaldi deialdia dago, Garoñaren aurka eta Kimuakek adierazi du ahalik eta jende gehien hurbiltzea komenigarria litzatekeela, horren aurka egin dezaten denen artean. Gau aldera, batez ere gazteei zuzenduta kontzertuak egongo dira, besteak beste Etxi taldea eta Expolio arituko dira gaua alaitzen.                                  

 


Utzi iruzkina: