Jai giroa Euskal Herriko txoko askotan

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-10-13 16:21

Herri eta hiri anitzetan oraindik ere urrian egon arren jai eta kontzertuak daude nonahi.Herri asko diren arren gonbidapen batzuk luzatzen dira:

ATARRABIAKO JAIAK (Nafarroa)

Orain astebete hasi baziren ere, asteburuan giro aparta egotea espero da.Izan ere pasaden asteburuan jendetza bildu zen Kepa Junkerak eman zuen kontzertu ikusgarrian eta asteburu honetan ere txosna-giroa eta "Norekin Dantza" taldea egonen dira.Beraz, festa-giroa ez da inon faltako.

 

DURANGOKO JAIAK (Bizkaia)

Bertan ere ekintza anitz aurki ditzakegu, bai gauean edota egunean zehar egin ahal direnak.Goizetik hasi eta egun osoan zehar azoka egonen da eta arratsalde partean herri-kirolak.Gauean berriz, alde batetik Gaztetxean karaokea eta jai orteroa egonen da 22:00ak aldera eta ordu erdi beranduago, Plateruena kafe antzokian FRONTKICK + FAR FROM FINISHED + DES-KONTROL_en kontzertuak egongo dira.Gainera, Herritarrek Herrarentzat kolektiboak ere kontzertuak antolatu ditu larunbaterako, hurrengoak hain zuzen ere: Kolera, Ultima neurona eta Abra Kadaver.Gonbidapena luzatua geratzen da beraz eta aukerarik izatekotan bertaratzea hautapen ona izan daiteke.

BERGARAN ERE FESTA GIROA (Gipuzkoa)

Garai honetan jairik ospatzen ez dituzten arren gaurkoan egun osoan zehar antolatu dituzte hainbat ekintza.Nagusienak gau aldera diren arren goizean ere badira ikuskizunak ere.Arratsalde partera, 18:00etan, Montijo abesbatza egonen da Santa Marinako parrokian, gero afariak egonen dira.Gau partean berriz, Ziripot tabernan Dj_ak alaituko du gaua eta Gaztetxean Eternos eta Rokainaren kontzertuak arituko dira jotzen.Beraz aspertzeko betarik egongo ez dela aurreikus daiteke.

GASTEIZEN ERE GAU GIROA EGONEN DA (Araba)

Gasteizek ostegunak omen ditu festa giro baina hala ere gaur larunbata izanda Gaztetxean parranda egiteko aukera egongo da.Kontzertuak joko dituzte; Garagardo Gura, Priva-t, Tipiko pero Cierto eta Rinkonete en tu Retrete taldeak, gainera hauek bukatu ondoren gaupasa egin ahal izango dela ziurtatua dago, beraz Araban ere aukera aparta.

 

Bestalde beste hainbat herritan ere giroa topa daiteke eta horien artean: Bilbo, Gernika, Iruñea, Tolosa... beraz etxean geratzeko ez dago aitzakiarik!

 

 


Utzi iruzkina: