Jai giro polita Lezaunen

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-12-03 15:37

Nafarroako herri txiki honetan, larunbaten udazkeneko eguna ospatu zuten jende askoren artean

 

Nafarroako Gobernuaren diru laguntzari esker, udazkenean ere egun polit bat igarotzeko aukera izan zuten Lezaungo biztanleek. Egun euritsua eta estali xamarra atera bazen ere, bazkari herrikoia antolatu zuten herriko ostatuan.Bertan jende anitz bildu zen, bazkaldu eta bide batez jai giroaz gozatzera.Kafea amaitu eta berehala agertu ziren dantzariak eta beraz, lasister atera behar izan ziren utondoko berotik frontoiko hotzera.

 

Arratsaldean beraz,  17:00etan dantzak zeuden, Orritz Dantza Taldea zehazki. Beranduago hasi baziren ere, jendeak oso gustora ikusi zuen eskaini zuten ikuskizuna, dantzaz gainera antzerki moduko espektakulu txiki bat ere eman zuten eta bai gazteei, haurrei nahiz helduei ere algaraka entzun ahal izan zitzaien. Breaz aitortu behar izan zuten, “ sutondotik altsatzea kostatu zaigu baina merezi du” . Gainera, hotza horrenbesterako izan ez zedin, txokolate beroa eta txurroak egiten hasi ziren han bertan jendeari berotasun hori trasmititzeko. Dantzek ordu bete baino gehiago iraunh zuten etra gero iada ez zuten ezer antolaturik baina dantzarien trikitixei esker herriari kalejira bat eman zioten, nolabaiteko “trikipoteo” bat eginez.


Utzi iruzkina: