Ihauteriak gertu
Aurten inoiz baino
lehenago heldu zaizkigu ihauteriak eta iada hasiak dira batzuek baino gehiago
euren mozorroan pentsatzen. Egia esan, askok oso originalak diren mozorroak
prestatzen dituzte eta veste batzuek berriz betikoak direnak. Oraindik, betiko
legez badira azken batzuek egunean bertan prestatzen dituztenak eta horiek
gehienetan nabarmen geratzen dira azken momentuak izan direla.
Gertuago daukagu oraindik
San Sebastian eguna eta iada Donostiarrak hasi dira urduritzen eta euren tanborrak
prestatzen. Ikastola eta eskola ezberdinetan behintzat aste bat baino gehiago daramate entsaguetan eta beraz
aurtengoak ere mereziko duela antzematen da. Egun aproposa izaten da hau
Donostiara hurbiltzeko beraz animatu nahi dut jende guztia bertaratzera,
gainera aurten Igandea da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: