Urtero bezala aurtengoan
ere Iruñean ospatu da denok espero zuten kontzertua. Kontzertu hauek presoen
alde egiten direnak dira eta normalean abendu bukaeran edota urtarrila hasieran
ospatzen dituzte. Bertan jasotzen den dirua beraz presoendako edo hauen
senitartekoentzako izaten da.
Aurten, Koma, Berri
Txarrak, Kauta eta Narco izan dira
oholtza gainean. Hala ere berrikuntza handi bat izan da aurtengoan. Izan ere
hiru gunetan bereiztu dute kontzertua eta bertan veste bei guneetan ere bazen
aukera musikaz gozatzeko. Alde batetik trikitixak entzuteko aukera zegoen eta
bestetik DJak ere baziren. Beraz denntzako parada izan da.
Hiru egunetan gauzatu da
Hatortxurock osoa, aurten umeekin eta helduekin ere oroitu dira eta Txan magoa
eta Benito Lertxundi artistak ikusi izan ahal dira egun hauetan zehar.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: