Emakumearen eguna Aezkoan

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-11-10 16:31

 

Eguraldiaren laguntzaz egun alaia igaro da

    Gaur, Azaroaren 10ean larunbatarekin izan da egun handia, lehenago ere lan handia izan badute ere, batez ere prestakuntzekin etab.Goizean, Aezkoa bailarako emakumeak bildu dira gosari baten inguruan eta sabela beteta, progamatuta zegoen talde lan batzuk egin dituzte.Emakume anitz elkartu direla esan dute antolatazaileek eta goizeko hitzaldiak eta mahainguruak asko gozatu dituzte.Denen artean gero hitz egin ahal izan dute gaur egun emakumeak bizi duen egoerari buruz eta 14:30ak aldera bazkaltzera joan dira.

   Arratsalderako antzerkia dute antolatuta 17:30ak inguruan eta jende gehiago animatzea espero dute, emakumeak badauden arren goiz goizetik.Antzerkia amaitzean sorpresa bat prestatua omen dute baina ez digute esan nahi izan, sekretuak sekretu baitira beti eta gu ere gonbidatu gaitu antolatzaileetako batek, nonbait ez garela aspertuko adieraziz. 

   Beraz, giro goxoan murgildu dira hainbat eta hainbat aetz, batez ere emakumeak eta hemendik gauerarte geratzen dena ere giro ezin hobean egingo dute, ziur.


Utzi iruzkina: