Durangoko azoka arrakastatsua

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-12-10 12:15

Atzo eman zioten bukaera duragoko azokari.Diskoetxeen eta editoreen aldetik poza aurkeztu dute, salmentak ugariak izan direlako eta gainera jende asko hurbildu delako aurtengoan ere. Gaineratu dute ez dela egun zehatzik egon jendetzarekin, nahiko banatua egon dela aurten kopuru aldetik. Datorren edizioetarako aurreikuspenak egiten ari direla adierazi du antolatzaileetako batek, aurtengoa nola joan den ikusita.

Euskal liburu eta Disko azokaren zuzendaria den Jon Irazabal pozik agertu zen emaitzekin : "Ez dakigu zifra bat, ezin dugu neurtu jende kopurua, baina Azokara etorri direnak asko izan dira. Aurten ez da iaz bezala igarri egun jendetsuagorik, eta ez horren jendetsurik. Egun guztietan egon da jende asko eta pozik gaude izandako erantzunarekin. Eguerdian ere, bazkaltzeko orduan, jende ugari ibili da erosketak egiten."

Ildo berean egin zuen balorazioa Valdesek ere. «Inflexio puntu bat datorrela dirudi. Izan dugun musika eskaintza ere oso anitza izan da eta jendeak era guztietako diskoak erosi ditu. Produktuen kalitatea ere oso ona izan da orokorrean». Bai liburuetan, bai diskoetan aurten «salmenta handi bakar bat ez egon izana» era positiboan baloratu zuten Gimenezek eta Valdesek. «Salmenta ere zabaldu» egin dela agerian utzi nahi izan dute.

Liburuak eta diskoak

Liburuen edota diskoen artean ez da "izar produkturik" egon zehazki.Liburuetan hauek jarriko genituzke salduen artean : Miren Agurren "Urtebete Itsasargian" eta Mariasun Landaren "Festa aldameneko gelan".Diskoen artean berriz : Zea Mays, Mikel Urdangarin, Txuma Murugarren, Gose, Gari eta Ken 7-ren azkenak daude salduenetarikoen artean. Berri Txarrak, Su ta Gar eta Mikel Laboaren «Lekeitioak» ere aipatu behar dira.

Kalitatea

Aurten salmenta handi bakar bat ez egon izana era positiboan baloratu dute editoreek eta disketxeek. Produktuen kalitatea eta aniztasuna azpimarratu dute saltzaileek.


Utzi iruzkina: