Doneztebe

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-12-31 19:46

Abenduaren 26ean ospatzen da Doneztebe eguna herri eta hiri askotan. Batzuetan azokak egoten dira egun hauetako janari tipioenak eskaintzen eta animaliak erakusten zein zaintzen. Hala ere Ihabar herrian beste modu batera ospatzen dute jai hau.

Herri txiki honetan 120 biztanle inguruan dituenak, meza egiten du bere herriko patroiaren omenez eta ondoren gazta jatea eta ardo dastatzea egin daiteke. Gazteen artean guztiontzako moduko bazkaria prestatzen dute, Gabonetako janariaz eta bapo bazkaltzen dute denek herriko etxen. Ondoren, akordeoilari bat etortzen zaie eta jai giroan murgiltzen dira egun osoan zehar. Gau aldera jaia jarraitu nahi izaten duenak herri hurbilenetara hurbitzen dira, Etxarrira esaterako. Egun polita izaten da hau Ihabartarrentzat.


Utzi iruzkina: