Azken osteguna

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-01-02 19:34

 

Nabaria izan da edozein izanda ere ikastetxea, abenduaren 20koa azken osteguna izan dela 2007.ean behintzat. Denek ez esatearren ia denek izan dute ospakizunen baten bat edo beste.         

   Esaterako unibertsitate askotan “txanpanada” ospatu dute, goizetik jai giroa azalduz. Beste askotan besterik gabe ospakizun moduan bazkariak edota afariak antolatu dituzte gelaka eta gau partean juerga egiteko parada egon da hiriburuetan batez ere. Gainera, lehen oso arrunta zen Olentzeroren etorrerarekin batera, klaseka edota lagun taldeka lagun ikustezina egitea. Jada gaur egun eskoletara mugatzen da gehiago.

Bestalde eskola, ikastola edota institutuetan ostiralean ospatzen dute urte bukaera hori. Eskolako jaia edota kurtso bukaerako bazkari afariak egiten dira, gero gun osoa jai giroan pasatzeko asmoarekin.


Utzi iruzkina: