AGUR ASGARTH, AGUR!

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-10-27 14:45

Agur Asgarth, Agur

Agarth_ek agur esango dio bere 9 urtetako ibilbideari.Bertan, urte horietan lau disko kaleratu dituzte eta hainbat eta hainbat kontzertu eskaini.Añorgako taldeak, euskal heavy melodikoa jotzen zuen eta bere letra eta hizkiak oso indartsuak izan dira.Taldea uzteko arrazoiak asko direla adierazi dute, denbora falta alde batetik eta proiektu berriak gauzatzeko beharra bestetik.Esan dutenez, gauza guztiek omen dute hasiera eta amaiera bat eta Asgarthen amaiera iritsi zaiela dirudite.  

 

Azken agurra iada eman duten arren Asgath bezalako talde bat goraipatzeko tartea hau ere badela iduri dut.Añorgan hauen jaioterrian eman zuten azkeneko kontzertu ikaragarria, irailaren 1ean.Jende anitz hurbildu zitzaien eta berotasunez beteriko agurra emaz zuten, bai taldekideek publikoari eta baita alderantziz ere.

 

9 Urte luze

Urte guzti hauetan lehen aipatu legez lau diska kaleratu dituzte: “… Garrasia”, “Etorkizunaren Sustraia”, “III” eta “Jainkoaren egoitza”. Beraz, taldeak agur esaten baldin badio ere, oroimenean geratuko dira lau hauek jendearengan.Horretaz gain, ez dugu ahazten, Euskadi Gazteako entzulearen saria irabazi zutenekoa, kilometroak eta Ibilaldietan emandako kontzertuak edo estatutik at ere eskainitakoak.Hala ere Asgarthek azpimarratzen du garrantzitsuena beraientzat jendea izan dela honetan guztian, jaso dituzten animoak, emozioak, eskutitzak eta zergatik ez, egin dizkieten kritikak ere.”Jende honek gordeko du bere oroimenean Asgarth izan dena eta hori guretzat ez da gutxi” adierazi dute prentsa ohar batean.

 


Utzi iruzkina: