soinketa irakaskuntza

niretxokoa 1456151842756 Web2.0 ikasgaia | 2008-02-12 14:53

Soinketa irakaskuntzaren ordu murrizketa

 

Eusko Jaurlaritzak soinketa hezkuntzako ordu murrizketa egin du; erabaki hori, zeresan ugari sortu ditu, eta azken egunotan euskal gizartearen gairik garrantzitsuenetarikoa bilakatu da.

 

Soinketa ikasgaiaren alde, eta beraz, eusko jaurlaritzak hartutako erabakiaren aurka hainbat greba egin dituzte irakasle, kirolari, eta baita ere soinketaren hezkuntzaren aldeko hainbat taldek; adb: Sohat soin hezkuntza aldeko taldeak. Euren helburua ez da euren soldaten igoera, ezta ere euren lan baldintzak hobetzea; helburu bakarra soinketa hezkuntzari kendu zaion garrantzia eta duintasuna berreskuratzea da.

 

Nire ustez, eusko jaurlaritzak hartutako erabakia okerra da, eta guztiz ados nago lehen aipatutako greba horiekin guztiekin; hots, soinketa irakaskuntzaren alde nago; beste edozein ikasgaia bezain garrantzitsua dela iruditzen zaidalako. Osasunerako ona izateaz gain, beste hainbat arlo garatzen baitira soinketarekin: gaitasun fisikoak, afektiboak, sozialak eta komunikatiboak adibidez. Gauza horiek guztiak, ez dira beste edozein ikasgaiarekin lortzen. Hauxe da nire buruari egiten diodan galdera: Ba ote dago balioak, integrazioa, elkarlana eta bestelako gaitasunak modu natural eta ludikoak lantzeko aukera ematen duen ikasgairik? Nire ustez, soinketa da aukera horiek guztiak eskaintzen dituen ikasgai bakarra.

 

 


Utzi iruzkina: