REALAK LIDERGOA NAHI DU (1-0)

niineu 1456151826089 Erreala | 2009-10-27 11:09

Cordoba gainditu du Anoetan hirugarren garaipena jarraian lortuz

Hirugarren garaipena jarraian Anoetan gaur Realak lortu duena 1-0 Cordoba gaindituz eta gero. Realak ez du joko oso ikusgarria egin baina Nsuek lortutako gol bikain bati esker hiru puntuak Anoetan geratu dira. Gaur Reala berriz liderra da. Bihar Cartagenak Elcheren aurka jokatuko du eta horren arabera jakigno da Reala loderra izango den ala ez jardunladi honen amaieran.

 

Lehen zatia ez da ona izan txuri urdinen aldetik. Ez diote abiadurarik eman partidari eta jokoak ez du ikusgarritasunik izan. Dena aldez aurretik idatzita egon izan balitz bezala gertatzen joan da. Cordobak estratejian arriskurik sortu eta ezer gutxi gehiago.

 

Atsedenaldian Lasartek aldaketa egin behar izan du Zurutuzaren lesioarengatik. Bere orden Nsue sartu da eta honek zerbait eman dio taldeari. berea izan da partidaren gol bakarra. Dani Estradak erdiratu du eta nsuek burukada bikain baten bidez baloia sareetara eraman du. Hor partida aldatu da. bigarren zatik hirugarren minutua zen. Hortik aurrera Reala erosoago sentitu da. bere jokoa hobeto egin du eta aukerak izan ditu partida "bukatzeko". Bainan ez du lortu eta azkenengo minutuetan komeriak. Cordobak baloi luzeekin Reala bere zelaian sartu du eta sufritu egin dute amaierara iristeko.

 

Azkenean, garaipena eta 18 puntu sailkapenean. Hori da benetan garrantzizkoena. Puntuak pilatzen joatea. Eta horretan Reala oso ondo dabil. Hurrengo igandean Herculesi bisita egingo diote txuri urdinek.

 

FIFITXA TEKNIKOA

Real Sociedad: Bravo, Dani Estrada, Ansotegi, Mikel González, De la Bella, Rivas, Aranburu, Zurutuza (Nsue, min.46), Prieto, Griezmann (Markel, min.67) eta Agirretxe (Bueno, min.81).

Córdoba C.F.: Raúl Navas, Gerardo, Gaspar, David Lopes, Agus, Javi Flores (Savoia, min.65), Jorge Luque, Jesús Rueda (Dañobeitia, min.75), José Vega, Pepe Díaz (Asen, min.75) etay Juanjo.

Gola: 1-0, min.48: Nsue.

Epailea: Piñeiro Crespo (Asturiarra). Txartel horiak Zurutuza, Aranburu, Griezmann, Dani Estrada, Markel, Pepe Díaz, Juanjo eta José Vegari.


Utzi iruzkina: