EZUSTEKO MINGARRIA (5-1)
Realak bi gol momentu larrietan jaso du eta ondoren Herceulesk kontraerasoan min handia egin du
Argi dago Rico Perez ez dela realaren gustokoa. Ez du inoiz irabazi eta gaur gol zaparrada handia jasan behar izan du. Emaitzak ez du zelaian ikusitakoa isladatzen, bainan horrelako emaitzak ematen direnean, ezer gutzi dago esateko. Bestela, aitzakiaren usaina agertzen da eta horrelakorik ez da onartu behar. Aurrera begiratu behar, datorren larunbatean berriz ere futbolak beste aukera emango dio Realari. Hau horrela da eta horrela ekin behar zaio. Gaur aukera polita galdu da lehen postuari eusteko, bainan ezin izan da. Hala ere, hiru lehenengoen artean jarraizten du taldeak, beraz, burua altxa eta segi lanean. Ez dago besterik.
Realak ondo eutsi dio etxekoen hasiera indartsuari. Partida bi talde onen artekoa zen. Erritmoz jokatutakoa, lehen mailan jokatzen diren horietakoa. Bi taldeak ondo. Partida orekatua zegoenean iritsi da Tiago Gomesen gola. Bigarren zutoinean buruz erremate erraz batetan. Atsedenaldira markagailuan atzetik eta aldeketak berdinketa lortze arren. Eta izan ditu aukerak Realak lortzeko, bainan Calatayud bikain izan da Agirretxe eta Buenoren jaurtiketak gelditzeko. Hercules kontraerasoan.
Reala jo ta ke berdinketaren bila zebilenean iritsi da bigarrena etxekoentzat. Hor amaitu da partida. Txuri urdinek partidatik alde egin dute eta berriz ere beste kontraeraso batetan hirugarrena. Nahiz eta Griezmannek aldea murriztu azkenengo minutuak sufirmenduzkoak izan dira. Beste bi kontraeraso eta beste bi gol. 5-1 markagailuan, autbousa hartu eta etxera. Esan bezala, datorren larunbatean beste aukera bat du Realak bere izaera eta nortasuna agertzeko. Eta bere futbola ere bai.
FITXA TEKNIKOA
Hércules: Calatayud, Juanra, Rodríguez, Abraham Paz, Peña, Farinós (Del Olmo, min.76), Tiago Gomes (Rodri, min.62), Rufete, Sendoa, Tote (Cristian, min.68) eta Delibasic.
Real Sociedad: Bravo, Mikel González, Ansotegi, Labaka, De la Bella, Rivas, Markel (Agirretxe, min.46), Xabi Prieto, Aranburu, Nsue (Griezmann, min.63) eta Bueno (Sergio, min.73).
Golak: 1-0, min.24: Tiago Gomes. 2-0, min.67: Tote. 3-0, min.78: Cristian. 3-1, min.80: Griezmann. 4-1, min.83: Delibasic. 5-1, min.90: Sendoa.
Epailea: Mariscal Sánchez (Andaluziarra). Txartel horiak Tiago Gomes, Farinós, Del Olmo, Mikel González eta Sergiori.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: