Medina Cantalejo
Medina Cantalejok zuzenduko du Athletic-Bartzelona finalaAthleticen eta
Bartzelonaren arteko Espainiako Kopako finalak badu epailea: Luis
Medina Cantalejo. Hala jakinarazi du gaur Espainiako Arbitroen Batzorde
Teknikoak. Jesus Calvo Guadamuro eta Juan Carlos Yuste Jimenez izango
dira haren laguntzaileak.
Sevillan jaio zen Medina Cantalejo, 1964an, eta 162 partida zuzendu
ditu Espainiako Lehen Mailan (1998-1999 denboraldian egin zuen debuta).
Nazioarteko 60 neurketa ere arbitratu ditu (2002tik da internazional;
2006an Alemaniako Mundialean parte hartu zuen).
Hilaren 13an jokatuko dute Kopako finala, Valentzian (Herrialde Katalanak).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: