Formula 1, tranpatiak
FIAk McLareni: hiru lasterketarako zigorra, berreroriz gero
Laurentzi Garmendia ('Bugattiko bihurgunea') 2009-04-29 - 14:00:58
Gaiak:
Argitu
da azkenean 1 Formulak azken urteetan izan duen lanbro politikoaren
azken atala. Australian komisarioei egindako iruzurragatik, FIAk
erabaki du McLaren taldea hiru lasterketako zigorraren arriskuan
jartzea. Momentuz ez da neurri hau aplikatuko, baina baldin eta
honakoren bat frogatuko balitz, berehala jarriko luke indarrean:
- Kasuari buruzko datu gehiago topatuko balira.
- Hamabi hilabetean 151c artikulua berriz hautsiz gero (jarrera iruzurgile edo kaltegarria).
Beraz, McLaren onik atera da auzi honetatik, nahiz eta zigor zitala
espero zuten. Taldeak barkamena eskatu izanak (Hamiltonek aurrena, eta
Whitmarshek ondoren), Ron Dennis eta Dave Ryan tartetik kendu
izanarekin batera, positiboki eragin dute azken erabakian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: