Amstrong

nicolas 1456151819391 KIROLAK (eki- dbh 4c) | 2009-05-04 16:59

Armstrong baikor Girorako

Larunbatean hasiko da Italiako proba eta han izango da estatubatuarra, osatu baita lepauztaiko hausturatik.

Larunbatean hasiko da Italiako Giroa, eta horra begira baikor dago Lance Armstrong (Ameriketako Estatu Batuak, 1971), lepauztaiko hausturatik osatuta dagoela uste duelako. Martxoaren 23an apurtu zuen, Gaztela-Leon proban (Espainia), eta ebakuntza egin zioten.

Joan den astean Gilako Itzulia korritu zuen (New Mexiko, AEB) eta pozik bukatu zuen. "Oso karrera gogorra izan da, baina hobe hala izatea Girorako", esan du.

Italiako lasterketan Astanako taldekide Levi Leipheimerri lagundu nahi dio.

Erretiratuta egon ostean, aurten itzuli da tropelera Armstrong. Frantziako Tourra zazpigarrenez segidan irabazi ondotik utzi zuen bizikleta.


Utzi iruzkina: